
PANDURO 2011. urteaz geroztik ari dira Bilboko underground-a astintzen beren saio eta ekitaldiekin. Hasieran, Bilboko hainbat aretotako kabinatik pasatU ziren, hala nola Fever, El balcón de la Lola, Muelle 4 edo Conjunto Vacio.
Aldi berean, Alisson Gothz-ekin batera, “Der Berlusconi” abestia eta bideoa kaleratu zuten, DAFen “Der Mussolini” klasikoaren bertsioa. 2012an, berriz ere modu autoekoiztuan, “Velocidad de impacto” argitaratu zuten.
Modesto tabernan bere alderik zitalena erakusten zuten “Wannabe!”-rekin, klub izan nahi zuen baina taberna batean egiten zen festa sortarekin, eta gogorarazten zuen saiatuta ere ez duzula lortuko zure idoloak bezalakoa izatea, baina hori ere ez dela beharrezkoa izango ondo pasatzeko.
Urteetan zehar, haien setek techno sendo, kementsu eta, batez ere, dantzagarri baterantz eboluzionatzen dute, eta horrek hainbat klub eta festatan parte hartzera eramaten ditu, hala nola Golosan (//about blank) Berlinen, Minitelen Madrilen zein Stereorocks-en, Abduction-en eta Donations Project-en Bilbon.
2017tik 2025era Salón Sudor (Izerditan) techno queer klubaren sustatzaile eta egoiliarrak izan dira. Pandurok askatasun gune gisa eraikitzen dituzte saioak, aurreiritzirik gabe dantzatzeko eta izerdia botatzeko pentsatuak.