LOHI ENSEMBLE

Gizakiak babeslekuak eraikitzeko erabili izan duen lehen materialetako bat da lokatza. Artisautzan material gisa ere erabili daiteke. Lur buztintsuak arazoa bilakatu daitezke ibilgailuentzat hezetasun handia dutenean. Osagai bereziak dituen lohi-bainua medikuntza- eta denbora-pasarako erabili ohi da.

Lohi Ensemble bi taldekideek inprobisaziotik eta elkarrekiko elkarrizketatik abiatuta sonoritate ezberdinak esploratu eta deskubritzeko duten interesatik sortu da. Proposamen artistiko hau sormen askatasunean oinarritzen da, non elektronikak, instrumentu akustikoek eta elektroakustikoek beren lekua aurkitzen duten esperimentazio gune honetan. Proiektuak izaera mugagabea du, hainbat kolaborazio eta instrumentazio ezberdin probatzeko aukerak erakarrita, musika estilo bakar batera edo beste diziplina artistiko batzuekin elkarreragitera mugatu gabe. Ikuspegi horrek aukera ematen du saio bakoitza esperientzia bakarra bihurtzeko, proiektuaren izaera dinamikoa dela eta.

Behin lokatzetan sartuta, lasaitu eta utzi eramaten.

Pribatutasunaren laburpena
Harrikada Festibala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.

Beharrezkoak diren cookieak

Beharrezko Cookieak gaituta egon behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.