IÑIGO DIAZ

Iñigo Díaz, Bisolar, Kriptonita, HUM eta Two in Boston dira Nafarroan jaiotako eta Bartzelonan bizi den musika ekoizle eta disko-jartzaile honek erabiltzen dituen ezizenetako batzuk. Izen horiek baliatzen ditu bai klubetako saioetan, museoetan, erakusketetan, naturguneetan zein hiri-inguruneetan egiten dituen emanaldietan, bai eta bere musika elektronikoaren ekoizpen ezberdinen atzean ere.

GuassClubeko egoiliar eta zuzendari artistikoa izan zen 2003tik 2009ra bitartean. GuassClub Espainiako iparraldeko klub eraginkor, enblematiko eta iraunkorrenetako bat izan zen.

Estatuko eta nazioarteko eszena elektronikoko areto ugaritan aritu da, besteak beste: Fabrik (Madril), City Hall (Bartzelona), Egg Club (Londres), Macarena (Bartzelona), D-Edge (São Paulo), Sonora (Bilbo), Clash Club (São Paulo) eta Florida 135 (Fraga).

Iñigo Díazek kalitate handiko artista eta ekoizle nazional zein nazioartekoekin partekatu du kabina, hala nola: Alexander Kowalski, Valentino Kanzyani, Oxia, Hermanez, Gel Abril, Rino Cerrone, Ben Sims, Marco Carola, Mark Broom, Oliver Ho, Pascal F.E.O.S., Franchesco Farfa, Reeko, James Ruskin, Pepo, Cristian Varela, Uros Umek, Oscar Mulero, Super Flu, Mihalis Safras, Paco Osuna, Kink, Catz ‘N Dogz eta Derrick May, besteak beste.

2004az geroztik hainbat jaialditan parte hartu du, eta bertan Chemical Brothers, Nathan Fake, 2Many DJ’s, Michel De Hey, Vitalic, Alex Under, Felix Da Housecat, Junkie XL eta Front 242 artistekin kartela partekatu du.

2005ean, Julio Posadasekin batera, “GuassClub” lana ekoitzi zuen King Records zigiluaren eskutik (binilo formatuan).

2007an Macarena Club Bartzelonan jotzen hasi zen, eta ordutik saio ugari eskaini ditu hiriko mikroklub ospetsuan. 2015etik aurrera Macarena Clubeko ordezkari diren artisten taldeko kide da (Macarena’s Artists).

2008an, Carlos Lamar eta Iñaki Kreatorrekin batera, “Reencuentro con entidades” lana ekoitzi zuen.

2011n Müsex Industries disko-zigiluen taldearekin sinatu zuen, eta “Ambset_A”, “Energía y Buen Sol” eta “Trypple Bastards” lanak aurkeztu zituzten, “Two in Boston” ezizenpean.

2012an “Barquinha do Mar” argitaratu zuen Müsex Industries zigiluarekin.

2013tik 2019ra bitartean Müsex Industriesentzat hainbat erreferentzia kaleratu zituen, baita remix eta jatorrizko lan ugari ere, besteak beste Factomania Records eta Cream Music Recordsentzat.

2020an, Iñaki Kreatorrekin batera, El Columpio Asesino taldearen “Tu último relato” abestiaren remixa egin zuen (“Iñigo Díaz – Iñaki Kreator Remix”), Oso Polita Records zigiluarekin.