Nortzuk Gara

Hegemonia kultural eta identitarioak nagusi diren egungo eskaintza kulturalean Harrikadak protagonismoa ematen die musika-industrian historikoki baztertuak izan diren emakume, pertsona trans eta ez-bitar eta orokorrean queer direnei, programazioan artista hauek lehenestearen bitartez. Beraz, egiturazko diskriminazio sistemei aurre egitea eta aldi berean kalitatezko eskaintza kultural bat osatzea helburu du Harrikadak.

Harrikada
Grupo Harrikada

Festibal hau irabazi asmorik gabeko Harrikada Kultur Elkarteak (G01563634) antolatzen du, autogestioa eta asanbladaren bitartez egituratzen dena.

Egun 18 pertsonek osatzen dugu kolektiboa, eta bakoitzaren interesak, gaitasunak eta prestutasuna kontuan hartuta egin beharreko lanetara egokitutako lan taldeak sortu ditugu. Hauetan sartu eta ateratzeak ez du inolako baldintzarik, bakoitzaren konpromisoaz gain. Hainbat astetan behin asanblada antolatzen dugu, eta bertan egindako lanaren berri ematen diogu elkar eta erabakiak hartzen ditugu, horretarako pertsona bakoitzak boto bat izanda. Harrikadaren parte izan nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan harrikadafestibala@gmail.com helbidean.

Harrikada

HARRIKA KOLEKTIBOA

TECHNO JAIALDI QUEER ETA TRANSFEMINISTA. DANTZALEKUEN ASKAPENERAKO MUGIMENDUA. ERRESPETUAN OINARRITUTAKO GUNEA. GORPUTZ DISIDENTEEN FETITXEAK GARATZEKO MAILUA. HETEROPATRIARKATUAREN AURKAKO BARRIKADA.

Pribatutasunaren laburpena
Harrikada Festibala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.

Beharrezkoak diren cookieak

Beharrezko Cookieak gaituta egon behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.