ANDER ARCE

Ander Arce Beasainen hazi zen, nahiz eta gaur egun Zumarragan (Gipuzkoa) bizi den. 16 urte besterik ez zituela, musika elektronikoarekiko, dantza-klubekiko eta DJ figurarekiko lotura handia sentitzen hasi zen.

Biniloaren artea menperatzen zuen lagun bati esker, musikaren egitura ulertzen eta belarria lantzen ikasi zuen. Ahal izan bezain laster, zituen aurrezki apurrak bildu zituen bere lehen ekipoa erosteko, eta ordutik etengabe praktikatu zuen tokiko eszenako promesetako bat bihurtu arte.

Beti ulertu izan du DJaren figura pertsona bat mundu batera eramateko gai den norbait bezala: %100 askea zaren lekura, non eroaldiaren eta dantzaren une primitibo hori besterik ez dagoen.

Urte luzez rave eta underground festetan parte hartu ondoren, 2021aren amaieran kabinara jauzi egin zuen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan debuta eginez. Ordutik Euskal Herriko hainbat aretotan aritu da, besteak beste Non, El Balcón de la Lola, Mítika eta Tunk aretoetan. Horrez gain, Madrilgo Studio 76 eta Bartzelonako Detroit Club aretoetan ere jo du.

Gaur egun Jimmy Jazz aretoan egoitza duen Harrika (@harrika.k) kolektibo queer eta transfeministako kidea da. Era berean, Harrikada jaialdiko (@harrikada_festibala) antolakuntza taldeko partaidea ere bada.

Bere saioak oso anitzak dira, baina helburu bera dute beti: dantzalekua astintzea. Groovez beteriko soinu ilun eta hipnotikoak eraikitzen ditu maiz.

Binilo formatuaren zale amorratua eta technoaren sustraien defendatzailea izanik, ahal duen guztietan bere diskoak kalera ateratzen ditu.

Azken denboraldian Dasha Rush, Dinamite, ABS8LUTE, Tensal, Kike Pravda, P.E.A.R.L., Fernanda Martins, PETDuo eta beste artista askorekin partekatu du kartela.