ANDREAS CUELLO

Andreas Cuello Donostian jaiotako DJ eta ekoizlea da, gaur egun Bilbon bizi dena. Bere saioak technoaren, trance ilunaren eta rave musikaren artean mugitzen dira. Bere set-ek argiaren eta iluntasunaren artean dabiltzan atmosfera murgiltzaileetan barneratzen dute publikoa.

2018an, post-punk surf taldearekin hainbat saiakera egin ondoren, Andreas Cuellok bakarkako bideari ekin behar izan zion. Orduan ezagutu zuen musika elektronikoa, Aphex Twin, Oscar Mulero eta Front 242 bezalako artisten eskutik. Une hartan erosi zuen bere lehen kontrolagailua, eta Hydrolizerd lagunarekin batera Amama Gauak izeneko rave eta festak antolatzen hasi zen Donostialdean. Garai hartan post-punka, Hi-energya, darkwavea eta punka bezalako generoak jartzen zituen.

2021ean Enigma Collektiv kolektiboa eta euskarazko Zaratak 14 irratsaioa sortu zituen beste hainbat kiderekin batera. 2022an Bilbora joan zen bizitzera; bi proiektu horiek atzean utzi eta bakarkako ibilbidearekin jarraitu zuen, bereziki hardcore musikaren gaur egungo adierazpen ezberdinetan interesa jarriz.

2023an technoaren soinuak berriz esploratzeari ekin zion, trance musikaren atmosfera propioekin aberastuz. Urte berean Filosofiako gradua amaitu zuen, Estéticas del Exceso: El Hardcore Techno como Máquina Acelerativa Nihilista izeneko gradu amaierako lanarekin, eta Bass Valleyko musika ekoizpen eta soinu ikasketak ere burutu zituen.

Horrez gain, bere jarduna B2B formatura zabaldu zuen Kika1000 artistarekin batera, eta aspalditik gertukoak zituen Irungo Lotura zigiluarekin management kontratua sinatu zuen.

Besteak beste, Laboratorio Octogon (Madril), El Balcón de la Lola (Bilbo), Jimmy Jazz (Gasteiz) eta Psylocibenea (Irun) aretoetan aritu da.

Pribatutasunaren laburpena
Harrikada Festibala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.

Beharrezkoak diren cookieak

Beharrezko Cookieak gaituta egon behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.