OFENSA

Leire Beti egon da musikan, urteetan zehar entzule gisa soinuak modu propio batean ulertu eta esploratzen. Interesa praktikora eraman eta nahasketaren mundura egin zuen jauzi Azkura proiektuarekin, Clementaun edo Babatr bezalako artistekin kartela partekatzera iritsiz.

2024aren amaieran bakarkako ibilbideari ekiten dio OFENSA bezala, modu aske eta aurreiritzirik gabe soinu eta leku ezberdinetara iristea helburu duelarik. Kolektibo ezberdinetako festetan hartu du parte; Lotura eta Murde frappe esaterako, espazio autogestionatuetan eta Dabadaba bezalako aretoetan.

Set bakoitza proposamen bakarra da: elektronikaren hainbat genero uztartzen ditu begirada ireki eta esperimentalarekin, gorputza mugitzea bilatzen duen estilo amalgama bat sortuz eta dantza askapen ekintza gisa ulertuta.

Pribatutasunaren laburpena
Harrikada Festibala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.

Beharrezkoak diren cookieak

Beharrezko Cookieak gaituta egon behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.