Terminoak eta Baldintzak

1. Harrika kolektiboak sarrerak saltzen ditu ekitaldirako eta behean azalduko diren baldintzak onartu beharko ditu erosleak.

2. Jaialdiaren tokian edonori aplika dakizkiokeen arauak alde batera utzi gabe, eta edozein zalantza saihesteko, txartelak erosten dituen pertsona (“eroslea”) da edozein motatako betebeharrak dituen kontratu-zatitzat hartzen den bakarra, aldeen artean ezarritako erosketa-akordioari jarraiki.

3. Zehaztapen eta baldintza hauek informazio garrantzitsua dute; mesedez, irakurri arretaz. Sarrera hau erabiltzeak eta festibalean sartzeak baldintza hauek onartzea ekarriko dute, eta erosleak zein titularrak balditza hauek behatzeko konpromisoa hartu beharko du. Baldintza horiek betetzen ez badira, antolakontzako taldekideek eskubidea izango dute sarrerak bertan behera uzteko, onarpena ukatzeko, titularra kentzeko edo artikulu arau-hausleak konfiskatzeko, kasuaren arabera, eta, nolanahi ere, dagokion sarreragatik ordaindutako dirua atxikitzeko.

4. Sarrerak ezin dira transferitu, birsaldu, itzuli edo berriro jaulki.

5. Sarrerak saltzean, antolatzaileek jarduerak eta/edo jaialdia aldatzeko eskubidea izango dute, dirua itzuli edo sarrerak trukatu beharrik gabe.

6. Eskumuturreko ofizialak uneoro erabili behar dira. Eskumuturrekoa erabiltzen ez baduzu, edo kaltetutako/manipulatutako eskumuturrekoa erabiltzen baduzu, gunetik kanpo botako zaituzte. Zure eskumuturrakerin arazorik baduzu, kontaktuan jarri antolakuntzako norbaitekin.

7. Galdutako, lapurtutako, hondatutako edo suntsitutako sarrerak ezin dira ordeztu edo itzuli. Zure sarrerak jasotzen dituzunean, mesedez, berrikusi arretaz datu guztiak ondo dauden, eta gogoratu non gordetzen dituzun.

8. Sustatzaileak eskubidea izanen du jaialdiarako sarrera ukatzeko. Jaialdiko ordezkariek eta segurtasuneko langileek jaialdian sartzen diren pertsonen miaketak egingo dituzte, gainerako parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko.

9. Harrikako ordezkari batek edo sustatzailearentzat lan egiten duen langileren batek emandako jarraibideak betetzen ez dituen edo atmosfera baketsuaren aurka aritzen den pertsona oro jaialditik kanporatu daiteke.

10. Jaialdian sartzea sarreraren titularraren ardurapean gelditzen da. Sustatzailea ez da ondasun edo pertsonei egindako galeren edo kalteen erantzulea izanen ekitaldi horretara joan bitartean. Zuk aitortu eta onartzen duzu jaialdiaren eremua berez arriskutsua den GUNE bat dela, hainbat oztopo eta arrisku izan ditzakeena, ezagunak eta ezezagunak, naturalak eta gizakiak eragindakoak, zure jabetzan galera edo kaltea ekar dezaketenak. Hori jakinda, jaialdira joatea erabakitzen baduzu, zuk onartzen duzu zure ardurapean joatea, eta uko egiten diezu sustatzailearen aurkako erreklamazioak egiteko eskubide guztiei, gunean izan dezakezun edozein galera edo lesio dela-eta.

11. Ez da botilarik, latarik, beirarik, edukiontzirik edo alkoholik onartzen jaialdian. Aulkiak (aulki tolesgarriak izan ezik), mahaiak edo picnic ekipoak kanpinera bakarrik eraman daitezke. Beirazko botilek su hartzeko arriskua areagotzen dute eta naturarentzat kaltegarriak direnez, ez dira onartzen. Artikulu horietako edozein konfiskatuko da.

12. Jaialdia uztailaren bukaeran izaten da, baso-eremu batean; beraz, sute-arrisku handia dago. Beraz, ezin da inolako suterik egin. Zigarroen-mutxikinak kontu handiz itzali behar dira beti. Garbi eduki lurra, eta ez bota zaborrik. Horrelakorik eginez gero, sarrera ukatu ahal zaizu edo Gunea uzteko eskatu ahal zaizu.

13. Ezin da substantzia ilegalik sartu Gunean. Mesedez, errespetatu zure osasuna eta mugak.

14. Sarreren erosle eta titularrek onartzen dute Festibaleko medio ofizialetan edo bestelako komunikazioetan, argazki, ikusmen eta audio grabazioetan sartzea.

15. Mertxan ofizialeko produktuak salgai egongo dira Gunean. Artisau bat bazara eta edozein motatako produkturik saldu nahi baduzu, aldez aurretik harrikada.festibala@gmail.com helbidera idatzi.

16. Ez da animaliarik onartuko festibaleko eremu barruan, itsuentzako txakur gidariak izan ezik. Eguzkiak, deshidratazioak, zaratak eta pertsona askok areagotu egin dezakete maskoten estresa eta osasun-arazoak. Horregatik, maskotak ez dira onartzen festibalean.

17. Harrikada topaleku bat da musikan oinarritutako esperientzia aberasgarri baten bila dabiltzanentzat. Guztiok ongi etorriak eta errespetatuak sentitzea nahi dugu, arraza, sexua, adina, gorputza edo orientazio sexuala edozein delarik. Edozeinek homofobia, arrazakeria, agresibitatea edo jarrera erasotzailea izanez gero, antolatzaileek eskubidea dute pertsona hori kanporatzeko.

18. Ohiko kontroletik kanpo dauden egoeretan antolatzaileek jaialdia bertan behera utz dezakete eta sarreren ondasunak ez dira itzuliko.

19. Baliteke musika indartsuaren eraginpean egoteak entzumenari kalte egitea. Belarriko tapoiak eramatea gomendatzen dizuegu. Kontuan izan argiztapen estroboskopikoa erabil daitekeela.

20. Zaintza taldeko kideak festibalaren antolakuntzaren parte dira. Zaintza taldea errespetatzea funtsezkoa eta derrigorrezkoa da. Kontrakoa eginez gero, pertsona hori zuzenean kanporatzeko eskubidea izango dute.

Pribatutasunaren laburpena
Harrikada Festibala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.

Beharrezkoak diren cookieak

Beharrezko Cookieak gaituta egon behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.