
Ikari performantzaren munduan murgildu zen aktibismorako eta aldarrikapenerako tresna gisa, errepresio politikoaren testuinguru batean. Geroztik, gorputza erdigunean jarrita, indarkeria eta traumarekin lotutako esperientziak plazer eta gozamen bihurtzeko bide gisa landu du performancea. Aldi berean, jendaurrean aritzeko beldurra gainditzeko, genero-disidente gisa bere nortasuna adierazteko eta bdsmk sendatzeko zein adierazpen artistikorako espazio gisa aldarrikatzeko modua ere izan da.
Bauberentzat, berriz, performancea bere burua agertzeko beldurrari aurre egiteko antidotoa izan da, baita izaki monstruoso eta gaizto gisa epaitua izateko beldurrari aurre egiteko tresna ere. Horren bidez, bere nortasun cuir eta kinki adierazi ditu, eta sexu-langile gisa bizi izandako esperientziak partekatu, betiere bere bidaide artistiko eta bizitzako kide den Ikarirekin batera.
Bi performerrak 2022an @chigreculturallatadezinc-eko oholtzara elkarrekin igo zirenetik, jolasa su bihurtu da.